
Xopapo 2004ko udaberrian jaiotzen da Gasteizen. Hasieran, ondo pasatzea zen helburu bakarra eta lagunekin jaia egiteko modurik onena zela ikusi genuen, baina denborarekin abestiak sortzen hasi ginen eta kontzertuak ematen. Egoera berri hau ikustean, abestiak grabatzeko ordua heldu zela erabaki genuen. Dena prest zegoenean, Aitor kitarrajoleak taldea uztea erabaki zuen lan-kontuak zirela-eta. Hirukote moduan eta estudioarekin dena lotuta zegoenez, grabazioarekin aurrera egin genuen.
2006ko udaberrian gogoz sartu ginen Eibarko Legarre estudioan gure estreinako lana grabatzeko asmoz. Bertan disko bat nola egiten den ikasi ahal izan genuen Ander Barriuso soinu teknikariaren laguntzarekin. Taldearen izen bera daraman gure aurkezpen lana, 10 abesti biltzen ditu eta estilo anitz aurki daitezke: punk-rock, rock'n'roll, ska, reggae...
Diska atera ondoren, gure musika zuzenean aurkezteko jo genuen Euskal Herriko hainbat lekuetan. Saiatu ginen abestiak ahalik eta hobeto jotzen zuzenean. Baina argi zegoen hirukote moduan, eta kitar bakar batekin ritmikak eta soloak egiteko, ez ginela gai behar den bezala jotzeko. Beraz, kide berri bat sartzea onena zela erabaki genuen. Horrela heldu zen Txime guregana. Ibaik, ordura arteko baxularia, kitarra hartu zuen, eta Oierrek (Txime) baxua. Horrela, musikalki hobetuz joatea espero dugu eta batez ere indarra eta soinu ona lortzea zuzenean. Azken aldi honetan prestatzen ari gara abesti berriak gure bigarren diskan sartu ahal izateko.

Copyright © 2005-2011 MusikHerria :: Publikazio hau copyleft
lizentzia honen pean argitaratzen da. Beraz, bere edukiak zabaldu,
aipatu eta hitzez hitz kopiatu daitezke, osorik zein zatika, edozein medio erabiliz eta edozein helburu lortzeko,
ohar hau mantentzen, dirurik irabazi gabe eta jatorria aipatzen den bitartean. MusikHerria ez da hemen
argitaratutako edukien erantzule egiten, erdiko zutabekoak izan ezik. Informazioa egiazkoa dela eta erreprodukzio
eskubideak errespetatzen direla egiaztatzearen ardura guztia albistearen egileari dagokio. Albistearen egileak hemen
materiala argitaratzerakoan, berau era librean zabaltzeko baimena ematen du.