
Datorren urtarrilaren 17an, larunbata, Gasteizko alde zaharrean ospatuko den AHTren aurkako jaialdi bat dela-eta, Xopapok azkenengo aldiz joko dugu zuzenean bost urteko ibilbideari bukaera emanez. Horregatik, kontzertu berezi horreterako, denbora honetan guztian ezagutu dugun jendea batu nahi izan dugu, gurekin eszenatokia eta laguntasuna konpartitu dutenak. Besteak beste, Mikel Goikuria (Gartzen-eko piano ta bibolinjolea), Rufo (Mossin Nagant-eko ahotsa), Batista eta Txarli (JoDT-ko abeslariak), Elias (Garagardo Gurako tronboia), Ibai eta Txasko (Ankerrak) eta Jonu (Punkamineko abeslaria) hartuko dute parte kontzertu honetan taldetik pasatu diren kideez gain: Aitor, Txime eta Ibai kasu.
Aukera hau aprobetxatuz, taldeak zuzenan grabatuko du bere bigarren diskoa izango dena. Zuzenko disko honek taldearen lehen diskotik ("Xopapo", 2006) zenbait abesti eraberritu eta sekula grabatu ez den bigarren disko batetarako konposatutako beste bost abesti argitaratugabe bilduko ditu. Horretarako, berriz ere, Ander Barriuso teknikoaren laguntzaren laguntza izango dugu, gure grabazio guztiak zuzendu dituena. Zuzeneko disko honek "Ondo pasa dugu" izango du izena, bost urte hauek suposatu digutenari aipamen zuzena. Era berean, nahiz eta MusikHerria herri diskoetxearen zigilupean argitaratu, ez ditugu kopiak egingo; taldearen webgunean eta MySpace gunean soilik eskuratu ahal izango da disko osoa dohanik. Urtarrilaren 17an ikusiko dugu elkar Gasteizen!

Copyright © 2005-2010 MusikHerria :: Publikazio hau copyleft
lizentzia honen pean argitaratzen da. Beraz, bere edukiak zabaldu,
aipatu eta hitzez hitz kopiatu daitezke, osorik zein zatika, edozein medio erabiliz eta edozein helburu lortzeko,
ohar hau mantentzen, dirurik irabazi gabe eta jatorria aipatzen den bitartean. MusikHerria ez da hemen
argitaratutako edukien erantzule egiten, erdiko zutabekoak izan ezik. Informazioa egiazkoa dela eta erreprodukzio
eskubideak errespetatzen direla egiaztatzearen ardura guztia albistearen egileari dagokio. Albistearen egileak hemen
materiala argitaratzerakoan, berau era librean zabaltzeko baimena ematen du.