goiburua
Taldea

Txurrustada
Iruņa
Txurrustada
2006ean sortutako musika talde Iruindarra, Punk-Rock-Ska erritmo alaiak eta letra kritikoak.




Txurrustada lagun talde baten denbora pasa da. 2006eko Maiatzean sortu zen, Iruņean, bertakoak baikara taldekide guztiak. Mota guztitako gaiak jorratzen ditugu, egungo munduaren egoera, munduko desoreka eta Euskal Herriko egoera politikoa, besteak beste. Punka, rocka eta ska-a lantzen dugu, beti ere doinu alaiez eta letra kritien bidez lagundua.

Kitarrarekin Atarratze "taldeburua" Xabier "Txaba" ditugu. Baxuarekin berriz Amaia, bateria Iņigok "txus" jotzen du eta ahotsak "Antxon" Asier&Asier "Erbiti"-ek osatzen dituzte.

Lehen esan dugun bezala Txurrustada taldea 2006ko Maiatzean sortu zen, lagun talde baten eskutik. Astean behin Iturrama Institutuko musika gelan elkartzen hasi ginen eta bertan sortu zen taldea. Bi hilabeteren buruan, hainbat lekutan jotzeko gonbidatu ziguten, baina argi geneukagun musikalki zertxobait hobetu arte ez genuela kontzerturik emango. Horregatik, gure lehenengo kontzertua eman arte denbora dexente pasa zen.

Lehenengo kontzertua 2006ko abenduan izan zen, Iturrama Institutuko euskal jaian. Ordutik kontzertuak emateari ekin diogu. Nahiz eta beste musika talderen baten abestiren bat jo hasieratik garrantzi handia eman diogu gure abestiak sortzeari, etorkizunean diskoa grabatzeko ametsa baitugu.

Horregatik,horretan ari gara lanean buru belarri, musika arma moduan erabiliz, gure ideiak mundu guztiari helaraziz...

HERRIAREN MUSIKA, MUSIKAREN HERRIA!

Taldearekin hasi ginen lehen momentutik, etorkizunean MusikHerria disketxean sartzea genuen helburu eta 2007ko Maiatzean, proiektua habian jarri genuen. Musikherriakoekin bilera izan genuan eta hauekin ados geundela ikusita proiektuari hasiera eman genion.

Urteak joan, urteak etorri, kontzertuak eman, tokiak ezagutu, jende paregabearekin oholtza konpartitu, lagunak joan, besteen bueltaren esperoan Txurrustadak geldialdi mugagabea egin beharrean topatu da.

Aurrera MUSIKHERRIA


menua_azpia menua_azpia

Licencia de Creative Commons Copyright © 2005-2011 MusikHerria :: Publikazio hau copyleft lizentzia honen pean argitaratzen da. Beraz, bere edukiak zabaldu, aipatu eta hitzez hitz kopiatu daitezke, osorik zein zatika, edozein medio erabiliz eta edozein helburu lortzeko, ohar hau mantentzen, dirurik irabazi gabe eta jatorria aipatzen den bitartean. MusikHerria ez da hemen argitaratutako edukien erantzule egiten, erdiko zutabekoak izan ezik. Informazioa egiazkoa dela eta erreprodukzio eskubideak errespetatzen direla egiaztatzearen ardura guztia albistearen egileari dagokio. Albistearen egileak hemen materiala argitaratzerakoan, berau era librean zabaltzeko baimena ematen du.