
2002. urtean Ondarroako Bandan jotzen zuten 16 urte inguruko bost mutikok beste zerbait egin zezeketela pentsatu eta Bandako kantu dantzagarriak jotzen hasi ziren. Oierren bonbardinoa, Aitorren bateria, Xabiren saxofoia, Hasierren tronpeta eta Andoniren tuba ziren euren instrumentuak.
2004ko ekainean ska doinuak zirela-eta Ondarroan izango zen Zapatu Azule egunerako kontzertu bat prestatzea erabaki zuten eta horretan partaide berriak animatu ziren Skalariak edo Betagarri zirenaren antzerako zerbait egiteko. Andonik taldea utzi zuen eta Gorka Bengoetxea sartu zen tronboiarekin, ahotsean Gorka Aramaio, gitarran Iban Lekunberri, baxuan Maikel Martin; Oierrek bonbardinoaren ordez bere betiko instrumentua hartu zuen: teklatua. Horrela bertsio ezagunak preparatzen hasi ziren, tartean taldea handitzen joan zelarik 9 kide izateraino.
2005ean dei garrantzitsu bat jaso zuten: Markina antolatutako Gazte Mugi topaketentzako abestia egitea. Huraxe izan zen euren lehen grabazioaren esperientzia. Nahiko izen ekarri zien grabazio kaxkar hark eta baita ondorengo udako kontzertu ugari lortu arazi. Urte bukaerararte denetara 38 kontzertu jo zituzten.
Urte berriarekin batera Gazte Mugitik sortutako MusikHerria proiektura lotu ziren, martxoaren 4an Durangon antolatutako aurkezpen jaialdiaren ostean atseden hartu zutelarik.
Hala ere, egindako ibilbideak zerbaiterako merezi zuela uste eta taldeari ganorazko amaiera ematea erabaki zuten: kontzertu bira eta maketa baten grabazioa euren oroigarritzat.
Bira ahaztezin haren ostean, agurreko diskoaren grabaketetan murgildu ziren Ondarroako Santos Records estudioetan. Denetara Tuboskapirekin 48 kontzertu eman ostean, orain, 2008ko azaroan diskoa kaleratu egin dute Tuboskapikoek, nahiz eta argi utzi duten ez birarik ez kontzerturik egiteko asmorik ez dutela. Diskoa Tuboskapi izan denaren oroigarri polita da.

Copyright © 2005-2010 MusikHerria :: Publikazio hau copyleft
lizentzia honen pean argitaratzen da. Beraz, bere edukiak zabaldu,
aipatu eta hitzez hitz kopiatu daitezke, osorik zein zatika, edozein medio erabiliz eta edozein helburu lortzeko,
ohar hau mantentzen, dirurik irabazi gabe eta jatorria aipatzen den bitartean. MusikHerria ez da hemen
argitaratutako edukien erantzule egiten, erdiko zutabekoak izan ezik. Informazioa egiazkoa dela eta erreprodukzio
eskubideak errespetatzen direla egiaztatzearen ardura guztia albistearen egileari dagokio. Albistearen egileak hemen
materiala argitaratzerakoan, berau era librean zabaltzeko baimena ematen du.