goiburua
Taldea

Skatu
Iruņa
Skatu
Nagusiki haizez osatutako ska musika jorratzen dugu, betiere punk eta reggae-a somatu daitekela kantetan




Skatu, Iruņerriako 8 gaztek osatutako musika taldea da. 2007an erabat definitu ziren taldeko partaideak, eta sormen denboraldi baten ondoren, kontzertuak ematera ekin genion. Nagusiki haizez osatutako ska musika jorratzen dugu, betiere punk eta reggae-a somatu daitekela kantetan. Hitzetan aldarrikapena nagusi da, gure herriaren alde borroka egiteko tresna erangikor bezala ulertzen bait dugu musika. Gure musikarekin, ongi pasatzea dugu helburu, jendeak disfrutatzea, eta aldi berean kontzientziak astintzea.

Iraila amaieran diska egitera ekin genion eta egun batzuk pasata ostikada gogorra jaso genuen. Gure kitarrista maitea kartzelaratu zuten. Diska alde batera uztea pentsatu ondoren, oberena aurrera segitzea zela iruditu zitzaigun eta Dodosi gehien poztuko zuena ere, horrela ba diskari ekin genion. Nahiz eta Ibai Aranjuezen bahitua egon, diskan parte ahal izan du eta bertatik bertso bat grabatzea lortu izan dugu. Bertsoa entzutean sekulako poza sentitu genuen.

Horrela ba, Skaturen lehen urteurrena helduta, autobalorazioa egiteko hunea heldu da. Disko bat grabatzea lortu dugu eta 21 eszenatokietaz gozatu ere. Taldea beraz oso pozik dago egindako lanarekin nahiz eta Ibairen bahiketa amorruz betetzen gaituen.

Honekin batera eskertu behar ditugu jotzera joan garen herri guztiei eta bertan zaindu gaituzuenei batez ere eta baita diskoan parte hartu duten guztiei (Oier, Inder, Ritxar, Oihana, Oihane, Alberto). Ahaztu gabe gure ondoan beti egon den jendeari asko aguantatu baitute,

Amaitzeko esan, nahiz eta pena asko eman, abuztua arte ez garela berriro eszenatokietara igoko kitarra eta abeslaria atzerrira baitoaz, beraz ba denboraldi honetan abesti berriei ekingo diegu.

IBAI KONTZERTUETARA ORAIN!!


menua_azpia menua_azpia

Licencia de Creative Commons Copyright © 2005-2010 MusikHerria :: Publikazio hau copyleft lizentzia honen pean argitaratzen da. Beraz, bere edukiak zabaldu, aipatu eta hitzez hitz kopiatu daitezke, osorik zein zatika, edozein medio erabiliz eta edozein helburu lortzeko, ohar hau mantentzen, dirurik irabazi gabe eta jatorria aipatzen den bitartean. MusikHerria ez da hemen argitaratutako edukien erantzule egiten, erdiko zutabekoak izan ezik. Informazioa egiazkoa dela eta erreprodukzio eskubideak errespetatzen direla egiaztatzearen ardura guztia albistearen egileari dagokio. Albistearen egileak hemen materiala argitaratzerakoan, berau era librean zabaltzeko baimena ematen du.