goiburua
Taldea

Siroka
Okondo
Siroka
Rock musika eta ahots-melodiak Filosofia eta Politika jorratzeko. Zentsurarik eta bidezidorrik gabeko abesti sinpleak. Euskal Herriko musika mugimenduan kritikoki eragiteko jaiotako taldea.




Siroka musika taldea 2009ko udan sortu zen. Ezagunak ziren lagun batzuk abesti bi sortzeko intentzioarekin batu ziren eta egindakoak sortarazitako haize boladek Siroka musika taldearen jaiotza ekarri zuen. Taldekideak Maria (ahotsa), Gaizka (baxua), Gorka (bateria) eta Ekaitz (gitarra) dira eta denak bestelako musika taldeetatik eratorriak dira, besteak beste, Apurka, Izate Faltsua, Feos Pero Majos edota Kloratita hurrenez hurren. Hala ere, bestelako lagun batzuk dituzte ondoan taldea osatzeko. Siroka-kideek musika estilo oso desberdinak jorratu egin dituzte beraien ibilbide musikalean, baina proiektu berri honetan Rock-a da oinarria. Hitz gutxitan, ahots melodikoa, erritmo dantzagarriak eta sinpletasuna. Euskal Herriko errealitatean kokatuak, bidegabekerien salaketak eta inposatutako sistemaren aldaketarako grinak gidatzen dute taldekideen ideologia. Gaur egun, zuzeneko aurkezpen bira prestatzen dihardute buru-belarri.


menua_azpia menua_azpia

Licencia de Creative Commons Copyright © 2005-2011 MusikHerria :: Publikazio hau copyleft lizentzia honen pean argitaratzen da. Beraz, bere edukiak zabaldu, aipatu eta hitzez hitz kopiatu daitezke, osorik zein zatika, edozein medio erabiliz eta edozein helburu lortzeko, ohar hau mantentzen, dirurik irabazi gabe eta jatorria aipatzen den bitartean. MusikHerria ez da hemen argitaratutako edukien erantzule egiten, erdiko zutabekoak izan ezik. Informazioa egiazkoa dela eta erreprodukzio eskubideak errespetatzen direla egiaztatzearen ardura guztia albistearen egileari dagokio. Albistearen egileak hemen materiala argitaratzerakoan, berau era librean zabaltzeko baimena ematen du.