goiburua
Taldea

Rifter
Iruña
Rifter
Iruñerriko talde gaztea, rock/metal estilokoa.




Rifter taldea 2006ko apirilean sortu zen Iruñerrian. Taldea osatzen duten lau taldekideak, talde ezberdinetan egon arren, hauek utzi, eta musika gogorra jotzen hasi ziren; metala, rock doinuak uztartuz. Arkaitz Zudaire (kitarra eta ahotsa), Manex Azkona (beste kitarra), Mikel Viguria (baxua) eta Asier Zudaire (bateria) osatzen dute laukotea.

Taldea jolas bezala sortu zen eta gutxinaka gauzak egiten ari dira. Taldekideen gustu musikalak desberdinak izan arren, abesti guztiak lauen artean egiten dituzte eta ongi islatzen dute beraien abestietan beraien arteko desberdintasunak. Horrexegatik ez dute beraien musika estilo zuzen baten barruan dagoenik, denetarik egiten dute, hori bai; beti ere musika gogorra egiten. Musika kareta moduko bat baino ez da, azken batean egoera politiko-sozial ezberdinak salatzen saiatzen dira sortutako musikarekin bat eginez. Euskal Herrian zein mundu osoko egoera ezberdinak salatuz, beraien iritzia islatzen dute. Gai ezberdinak jorratuz: politiko, sozial, erlijioso, ekonomiko,…

Lehenengo maketa kaleratu berri dute MusikHerria diskoetxearekin. Haiek, herri diskoetxe honen ideiekin bat eginez, MHrekin kontaktuan jarri eta arazorik gabe maketa kalertau dute.

Kontzertuak eman arren, Nafarroatik orain arte ez dira atera baina espero dute laster EH-ko beste lurraldeetan kontzertuak jotzea.

Maketa atera, eta denboraldi baterako kontzerturik eman gabe egongo dira ikasketak direla eta. Urtarrilean Arkaitz Florentziara joan zaigu 3 hilabetez praktikak egiteko, eta bueltatu bezain laster Manex Txilera abiatuko da ikasketengatik uztailaren amaiera arte. Beraz, abuztuan berriz laurak elkartuko gara proiektu gazte hau aurrera eramateko.


menua_azpia menua_azpia

Licencia de Creative Commons Copyright © 2005-2011 MusikHerria :: Publikazio hau copyleft lizentzia honen pean argitaratzen da. Beraz, bere edukiak zabaldu, aipatu eta hitzez hitz kopiatu daitezke, osorik zein zatika, edozein medio erabiliz eta edozein helburu lortzeko, ohar hau mantentzen, dirurik irabazi gabe eta jatorria aipatzen den bitartean. MusikHerria ez da hemen argitaratutako edukien erantzule egiten, erdiko zutabekoak izan ezik. Informazioa egiazkoa dela eta erreprodukzio eskubideak errespetatzen direla egiaztatzearen ardura guztia albistearen egileari dagokio. Albistearen egileak hemen materiala argitaratzerakoan, berau era librean zabaltzeko baimena ematen du.