Oliba Gorriak
Markina-Xemein
2001. urtean sortutako hardcore-punk talde markinarra.

2001eko udaran sortu zen Oliba Gorriak, hasieran hiru lagunen arteko jolas bezala jaio zen eta amets eta errealitate bilakatu zaigu azkenean.
Bidai luze honetan 38 kontzertu, hainbat kantu eta mila guda dantza eskeini ditugu beti ere gaur egun munduak eta Euskal Herriak bizi duen errealitateari so eginez eta eguneroko bizitzan eragiten gaituzten gaiei bizkarrik eman gabe, eta errealitate gordin honen aurrean gure mezuak, ideiak eta burutapenak lau haizetara zabalduz. Azken finean hori delako Oliba Gorriak, bilatzen den jendartearen alineazioaren aurreko bitarteko komunikatibo propio bat, ahotsik gabekoen ahotsa, ideien gudan murgiltzeko deia.
Irailaren 28an hasi zen bidaian lagun eta etsai ugari egin ditugu, guzti hau, 2005eko uztailaren 15ean taldeak kaleratu zuen "Ogi gogorrari hagin zorrotza!" lehen disko autogestionatuan argi isladatzen da, amorrua, indarra, maitasuna, jaia... Lan hau kaleratu bezain laster, abeslariaren atxiloketak gure ibilbidea baldintzatu zuen eta ezinbesteko geldiune bat egitera behartuak izan ginen... hala eta guztiz ere 2006ko martxoaren 4an MusikHerria herri disketxearentzat propio sortutako abesti batekin, berriro ere gerrilla musikalari ekin genion herriak, kulturak, pertsonak eta munduaren suntzipena dakarren sistemaren aurrean zapaltzaileen aurkako zapalduen gerra indartuz, zapalduen bozgoragailu bilakatuz. Guzti honen emaitza 2006ko abenduaren 7an kaleratu den "Bake faltsuari gerra!" bigarren diskoa izan da.
2007ko urtarrilaren 26an, bi urte luze zuzenean kolpatu gabe eta bi disko kaleratu ostean, "Bake faltsuari hagin zorrotza! '07" birari ekingo dio taldeak berriro ere jendartearen belarrietara kontrainformazioa hedatzeko helburuarekin... Ideien gudak aurrera darrai!
Historia idazteko dago oraindik...

Copyright © 2005-2011 MusikHerria :: Publikazio hau copyleft
lizentzia honen pean argitaratzen da. Beraz, bere edukiak zabaldu,
aipatu eta hitzez hitz kopiatu daitezke, osorik zein zatika, edozein medio erabiliz eta edozein helburu lortzeko,
ohar hau mantentzen, dirurik irabazi gabe eta jatorria aipatzen den bitartean. MusikHerria ez da hemen
argitaratutako edukien erantzule egiten, erdiko zutabekoak izan ezik. Informazioa egiazkoa dela eta erreprodukzio
eskubideak errespetatzen direla egiaztatzearen ardura guztia albistearen egileari dagokio. Albistearen egileak hemen
materiala argitaratzerakoan, berau era librean zabaltzeko baimena ematen du.