goiburua
Taldea

Odolaz Blai
Zalla
Odolaz Blai
Hardcorea eta metal nahasten duen Enkarterriko taldea.




Taldea 2003an sortu zen, Jon eta Potxu hasi egin ziren taldeari forma ematen hardcorea eta metal estiloak nahasteko asmoarekin. Egitasmoari Txaber eta Topi gehitu ziren eta Potxu atxilotua izan zen. Baxujolearen hutsunea Xabik bete egin zuen, eta horrela eman zuten lehenengo kontzertua, Zallako jai alternatiboetan Prisoners of War taldearekin. Eskualdean kontzertu ugari eman ostean (Balmaseda eta Sodupeko herriko tabernetan, Sodupeko gaztetxean, herriko jaietan…) Etxarriko Gazte Topagunean jo zuten. Kontzertu gehiago eman ondoren, (Akatu, Inserta, Octoons…taldeekin besteak beste) Xabik taldea uzteko erabakia hartzen du. Orduan Erik sartzen da taldean baxujole moduan. Hilabete batzuk ensaiatzen eta kanta berriak eta gero, abesti bat grabatzen dute Trapagaraneko gazte egunerako, eta horrela kontzertuei berriz ere ekiten. Uda horretan kontzertu asko emango dituzte, Bartzelonan ematen dute kontzertu bat, Punk or Latex festibalean, Brasileko BUSH taldearekin, Undeclinable edo Final Prayer bezalako taldeekin. Urte horretan, haien lehenengo diskari forma ematen hasiko dira, Musikherria herri disketxearekin kaleratzeko asmoz. Urtarrilean hasi grabazioa, eta azkenean espero baino gehiago luzatzen da, urte bereko abenduan amaituz. Bitartean kontzertuak ematen jarraitzen dute, diska amaitu arte. 2009ko urtarrilean “gudarako garra” lehenengo diska kaleratu zuten Musikherriaren bitartez, eta horrekin Euskal Herri osotik egon dira kontzertuak ematen, diska aurkezten.. Orain kaleratuko dute EP bat, “izate ustela”, 4 abestiz osatuta. Horietako bi bilduma ezberdinatan joango dira, bata Saharako herriaren aldeko bilduma batean eta bestea, etxebizitza eskubidearen aldeko bilduma batean, Balmasedako gazte asanbladak egindakoa. 2010eko urtarrilean bigarren diskoa grabatzeari ekingo diote, Zarautzko Fidelenea estudioetan Mikel Kazalisekin. EGURRA!
menua_azpia menua_azpia

Licencia de Creative Commons Copyright © 2005-2010 MusikHerria :: Publikazio hau copyleft lizentzia honen pean argitaratzen da. Beraz, bere edukiak zabaldu, aipatu eta hitzez hitz kopiatu daitezke, osorik zein zatika, edozein medio erabiliz eta edozein helburu lortzeko, ohar hau mantentzen, dirurik irabazi gabe eta jatorria aipatzen den bitartean. MusikHerria ez da hemen argitaratutako edukien erantzule egiten, erdiko zutabekoak izan ezik. Informazioa egiazkoa dela eta erreprodukzio eskubideak errespetatzen direla egiaztatzearen ardura guztia albistearen egileari dagokio. Albistearen egileak hemen materiala argitaratzerakoan, berau era librean zabaltzeko baimena ematen du.