goiburua
Taldea

Odolaz Blai
Zalla
Odolaz Blai
Hardcorea eta metal nahasten duen Enkarterriko taldea.




Disko berria prest
2010-04-03
Odolaz Blai taldearen diska berriak apirilean ikusiko du argia, "egon hadi lo... ta jango haute" tituluarekin.

"Egon hadi lo... ta jango haute" lagun batek proposatutako esaera da, oso ondo islatzen duena zabaldu nahi duten mezua. Asimilazio, intoxikazio eta alienazioaren garai ilun hautean non artaldeari jarraitzera behartzen gaitu sistema ustel honek, zombien antzera jokatzera, ez pentsatzera, obeditzera... horren aurka egiteko deia da disko hau, zombie faxisten aurka egiteko deia.

Hardcore, metal eta punk 9 abestiz osatutako diska izango da. 2010eko otsaila eta martxoan grabatuta izan da Zarautzeko Fidelenean Mikel Kazalisekin.

Taldearen bigarren lan luzea da hau, iazko abenduan iraupen gutxiko diska bat atera ondoren Durango Azokarako. Musikherria eta DDT Banaketak disketxeen artean argitaratua izango da eta horren aurkezpen kontzertuak egingo dira apirilaren 17an hasita, K-Putxa fanzinearen kontzertu batean, Zallan.


menua_azpia menua_azpia

Licencia de Creative Commons Copyright © 2005-2011 MusikHerria :: Publikazio hau copyleft lizentzia honen pean argitaratzen da. Beraz, bere edukiak zabaldu, aipatu eta hitzez hitz kopiatu daitezke, osorik zein zatika, edozein medio erabiliz eta edozein helburu lortzeko, ohar hau mantentzen, dirurik irabazi gabe eta jatorria aipatzen den bitartean. MusikHerria ez da hemen argitaratutako edukien erantzule egiten, erdiko zutabekoak izan ezik. Informazioa egiazkoa dela eta erreprodukzio eskubideak errespetatzen direla egiaztatzearen ardura guztia albistearen egileari dagokio. Albistearen egileak hemen materiala argitaratzerakoan, berau era librean zabaltzeko baimena ematen du.