Mix6T
Hendaia
Mix6T izeneko egitasmoan, musikarekiko maitasunak bultzatuta, herrialde eta kultura desberdinetako lagunak bildu dira, guztien artean duintasun mezua zabaltzeko asmoz.

2002an sortu zen. Bai talde moduan eta baita sound system bezala, Euskal Herriko hainbat txokotan aritu dira dagoeneko.
Musika taldea baino gehiago, kultura askoren topaleku dugu Mix6T talde lapurtarra. Musikherriako kide dira herri diskoetxea sortu zenetik, eta kontzertu ugari eskaini dituzte azken urte honetan. Musika beltzaren koktelera da Mix6T: reggae, ragga, hip-hop edo funky musikak bat egiten dute batasuna aldarrikatzen duten testuetan. "Batasuna, Unity, Unidad, Unité" izena darama taldeak argitaratu duen lan txikiak.

Copyright © 2005-2011 MusikHerria :: Publikazio hau copyleft
lizentzia honen pean argitaratzen da. Beraz, bere edukiak zabaldu,
aipatu eta hitzez hitz kopiatu daitezke, osorik zein zatika, edozein medio erabiliz eta edozein helburu lortzeko,
ohar hau mantentzen, dirurik irabazi gabe eta jatorria aipatzen den bitartean. MusikHerria ez da hemen
argitaratutako edukien erantzule egiten, erdiko zutabekoak izan ezik. Informazioa egiazkoa dela eta erreprodukzio
eskubideak errespetatzen direla egiaztatzearen ardura guztia albistearen egileari dagokio. Albistearen egileak hemen
materiala argitaratzerakoan, berau era librean zabaltzeko baimena ematen du.