Kasu!
Iruņa
Iruņerriko rock borrokalaria, zure belarriei saria
merezi duzu gure oparia, maite zaitugula nabaria
jarrai ezazu haria eta... miraria!
Etzen jainkoa, Kasu! zen bilatzen zenuen gidaria.

2003 urte bukaeran Nafarroako bigarren herririk garaieneko etxe batean sortu zen KASU! Alternatiba. Goņi harana oinpean zutela 4 burkideko soviet gorenak egoera politiko-kulturalaren azterketa egin eta zirt edo zart egitea ezinbesteko zela erabaki zuten. R-zetak, Seihots eta Na Tua Man erakunde musikaletan borrokan zaildutako jendea izaki, hauexek izan ziren lehen erabakiak:
-Soviet gorena beste burkide batez indartzea bozeramaileari lana erraztuz.
-Euskal Herriari borrokarako indarra ta animoa ematea Beldurrik Ez aldarria hortzetan.
Hiru hilabete igarotzerako lehen erabakia betea zen, erakundea boskote bihurtu zelarik. Hauexek dira KASU! Alternatibaren soviet goreneko kideak ta proposaturiko 5 puntu minimoak:
-Patxi: motore erritmiko, bihotza: Langile klasearen bizibaldintzak duin bilakatu (iraultza soziala).
-Josu: gaztetasun ta lasaitasuna: Okupazio indar armatuen berehalako kanporatzea.
-Mikel: efikazia ta exekuzioa: Amnistia Osoa.
-Eneko: lana ta logistika: Eragile ta Alderdi politiko guztien legeztatzea haien estatutoetan aldaketarik gabe (ilegalak gu??).
-Sahats: bozeramaletza: Euskal Herriaren erabakitzeko ta aske izateko eskubidea onartu ta errespetatu.
2004 urtearen hasieran, eta bigarren erabakia betetzera bidean lanean jarri ziren jo eta ke.
Lehen ekintza publikoa Jainkoak (egia da, fatxa hutsa da) bidalitako ekaitzak zapuztu ondoren. 2004eko abuztuan jo zuten lehen kolpea inork espero etzuenean.
Ekintza zaratatsu ugari burutu ondoren. 2005eko apirila maiatzan eskeini zioten lehen komunikatua munduari. 16 aldarrikapenekin 2. erabakia gauzatuz: BELDURRIK EZ! Honetan laguntza komandoa Ander, Iker ta Igor (skratxetan), Jon Bona (oihuetan), Katrin (bibolinaz) ta Aitziber (argazkiekin) izan ziren.
Hainbat bildumatan (MusikHerria, Iturramako Gazte Asanblada, 3indarrock elektrotxarangarekin bat!...) parte hartu zuten ere.
Geroago, bizitzak hala behartuta, Enekok taldean jotzeari utzi zion.
Bigarren diska prestatzen ari ginela 2008an Polizia espainiarrak Mikel atxilotu zuen. Honek hala eskatuta Kasu!k bigarren lana prestatzen segitu zuen
Lizar taldean kitarjole sarturik eta Eneko diskara begira berreskuratuz. 2009.an Mikel ia askaturik grabatu zuen Kasu!k bigarren lana "2" izenekoa. Irailean kaleratu zena.
Ta hurrengo asmoa: ZARATA!!!!!!

Copyright © 2005-2010 MusikHerria :: Publikazio hau copyleft
lizentzia honen pean argitaratzen da. Beraz, bere edukiak zabaldu,
aipatu eta hitzez hitz kopiatu daitezke, osorik zein zatika, edozein medio erabiliz eta edozein helburu lortzeko,
ohar hau mantentzen, dirurik irabazi gabe eta jatorria aipatzen den bitartean. MusikHerria ez da hemen
argitaratutako edukien erantzule egiten, erdiko zutabekoak izan ezik. Informazioa egiazkoa dela eta erreprodukzio
eskubideak errespetatzen direla egiaztatzearen ardura guztia albistearen egileari dagokio. Albistearen egileak hemen
materiala argitaratzerakoan, berau era librean zabaltzeko baimena ematen du.