goiburua
Taldea

Junzai Txetxera
Soraluze
Junzai Txetxera
Junzai Txetxera 2004-2005 urteen artean Soraluzen sortutako musika taldea da. Txikitako lau lagunek osatua, punk-rock musika egiten dugula esan genezake. 2009ko udazkenean gure lehen diskoa kalean izanen da.




2004. urtean Varela, Iker, Mikel eta Gotzonek musika talde bat sortzeko ideia izan genuen. Inork ez genekienez instrumentu bakar bat ere jotzen bakoitzak nahi zuena hautatu zuen; honela, Ikerrek bateria, Varelak kitarra, Gotzonek ahotsa eta Mikelek baxua (libre geratzen zena zelako) hautatu genuen. Beste kitarra bat egotea ere ongi egongo zela pentsatuta, Santxari taldean sartzea proposatu genion, honek bazekien eta sei sokak astintzen. Mikelek etxean kitarra zahar batekin abestiak egiteari ekin zion eta grabatu ere egin genituen. 2005. urtean Soraluzeko beste talde bateko kideekin harremanetan jarri eta entsegu lokaletan zarata ateratzeari ekin genion. Lokal hauek urte batzuk lehenago musika taldeek egindako borrokaren ondorio dira.

Varelak hasi eta aste batzuetara taldea uztea erabaki zuen eta beste laurok aurrera jarraitu genuen. Mikelek sortutako abestiei forma ematen hasi ginen orduan, oso sinpleak, motzak eta ironia puntu handikoak (gazteleraz gehienak). Hauetako gehinak baztertu egin genituen ,ordea, eta denborarekin ia guztiak baztertu ditugu, gaur egun dugun estiloarekin ez bait dute zerikusi handirik. Taldeak eboluzio nabarmena izan du bakoitzak bere istrumentuaren ezagutzan aurrera egin ahala. Pixkanaka pixkanaka hobetuz joan ginen (Iker bateria klaseak hartzen ari bait zen eta Mikelek ere gero eta hobeto jotzen zuen). 2006ko ekainaren 30ean Debako Gaztetxeko lagun batzuek lehen kontzertua emateko aukera eskaini ziguten Tempestades talde mendarotarrarekin (gure lagunak hauek ere) batera. Uztailean Soraluzen jo genuen lehen aldiz. Hortik aurrera kontzertu dexente jo ditugu deitu izan digiutenean joanda. 2007. urtean maketa bat grabatzeko ideia sortu zen. Peņalbak (lokal berean entseatzen zuen) bere burua eskeini zigun horretarako eta guk gustora baiezkoa eman genion. Diseinua egiteko Oierrek eskeini zigun bere burua.

2008. urtean zehar gure ibilbide osoa errepasatzen duten 10 kantu grabatzen aritu ginen. Prozesua oso luzea izan zen. 2007ko abenduan bateriak grabatu genituen, 2008ko urtarrilean baxuak, aste santuan kitarrak eta ekainean ahotsak. Irailean jaso genuen diskoa masterizatua. Baina diseinuaren kontua ere luzatzen joan zen. Guzti honek noraez handia sortu zuen taldean.

Azkenean 2009ko udan MusikHerrian sartzea erabaki genuen, bertako zenbait kiderekin hitz egin ostean. Azaroaren 23an gure lehen diskoa kaleratu genuen, "Ihesi"izenekoa. 10 abestiz osatutako aurkezpen diskoa da hau.


menua_azpia menua_azpia

Licencia de Creative Commons Copyright © 2005-2011 MusikHerria :: Publikazio hau copyleft lizentzia honen pean argitaratzen da. Beraz, bere edukiak zabaldu, aipatu eta hitzez hitz kopiatu daitezke, osorik zein zatika, edozein medio erabiliz eta edozein helburu lortzeko, ohar hau mantentzen, dirurik irabazi gabe eta jatorria aipatzen den bitartean. MusikHerria ez da hemen argitaratutako edukien erantzule egiten, erdiko zutabekoak izan ezik. Informazioa egiazkoa dela eta erreprodukzio eskubideak errespetatzen direla egiaztatzearen ardura guztia albistearen egileari dagokio. Albistearen egileak hemen materiala argitaratzerakoan, berau era librean zabaltzeko baimena ematen du.