Itziarren Semeak
Mungia
Ska, punk, hardcore eta reggae banda. RRVren semeak. Iturri hartatik edanda, gaur egun gure bidea egin nahi dugu jai giroan sinisten ditugun ideiak aldarrikatuz.



2006an eman zioten hasiera euren titiritero ibilbideari Mungialdean eta bi urte beranduago grabatu zuten euren lehen diskoa. Hasierako taldekide berdinek jarraitzen dute (Ibon, Manex, Jebi, Asier eta Irkus), baina oin dela urte pare batetik Santutxutik aurkitu zuten Unaik jartzen ditu erritmoak.
Mirentxuren patxaranak bizi poza ekarri zien euren lehenengo grabaketarekin eta orain Kantauri itsasoaren indarrarekin bueltan datoz. "Bizkaiko golfoak" gurtzen dituzte eta ozen aldarrikatu nahi dute RRVren semeak direla. Inongo lotsarik gabe hor aurkituko dituzu euren sustrai musikalak eta herri honi begiratzeko modua. Ska-Patxaranari Guinnes garagardo beltzaren zaporea eman nahi izan diote disko berriari.
Argi daukate nondik datozen eta nora heldu nahi duten, baina batek daki non buka dezaketen. Edozein plaza, taberna edo zulotan aurkituko dituzue ukabilak altxatuta, ez itxaron batzokietatik agertzea.
Bizitza bi egun baino ez dira eta Euskal Herrian horietatik baten euria egiten du. Beraz etxean geldituz gero, bizitza erdia galduko duzu.

Copyright © 2005-2010 MusikHerria :: Publikazio hau copyleft
lizentzia honen pean argitaratzen da. Beraz, bere edukiak zabaldu,
aipatu eta hitzez hitz kopiatu daitezke, osorik zein zatika, edozein medio erabiliz eta edozein helburu lortzeko,
ohar hau mantentzen, dirurik irabazi gabe eta jatorria aipatzen den bitartean. MusikHerria ez da hemen
argitaratutako edukien erantzule egiten, erdiko zutabekoak izan ezik. Informazioa egiazkoa dela eta erreprodukzio
eskubideak errespetatzen direla egiaztatzearen ardura guztia albistearen egileari dagokio. Albistearen egileak hemen
materiala argitaratzerakoan, berau era librean zabaltzeko baimena ematen du.