Insanity
Bilbo
Bilbotarrez eta getxoztarrez osatutako talde gaztea, rock progresiboa lantzen zuena.

Bilbotarrez eta getxoztarrez osatutako taldea dugu Insanity. Hasiera batean Mikel (bateria), Gorka (kitarra), Gorka (baxua), Gorka (kitarra) eta Enekok (ahotsa) taldea sortu bazuten ere, Jonek (kitarra) eta Aitorrek (ahotsa) hartu zituzten azken bi hauen lekuak. 2008ko martxoan plazaratu zuten euren lehen maketa ("Amorrua" izenarekin), horrekin batera zuzenekoaten murgildu zirela. Jon eta Aitorren sarrerarekin taldeak freskotasuna hartu, eta bere bigarren maketa ere agertu du jende aurrean, "Hitzik gabeko lekuko" izena daramana. 2008ko abenduan Gorka (kitarjolea) taldea utzi eta baxularia zen beste Gorkak hartu zuen bere tokia, baxulari moduan Anibal (Ihezik taldeko kidea izan zena)sartu zen taldean.
Insanity-ren bigarren lana zazpi kantuk osatu dute. Taldeak rock-a lantzen du bertan, beti ere soinu progresiboak tartekatzen dituela. Melodia landuak nagusitu dira sentimenduz bustitako kantuetan, alaitasuna eta tristezia elkar nahasi direla. Eraginei dagokionez, talde euskaldunak (Une,Sen, Leihotikan, Kerobia, Berri Txarrak, Kauta, Eraso...) zein atzerritarrak aurki genitzake (Thrice, Emery, Hedtrip, Rise Against, Papa Roach edota Weezer).

Copyright © 2005-2011 MusikHerria :: Publikazio hau copyleft
lizentzia honen pean argitaratzen da. Beraz, bere edukiak zabaldu,
aipatu eta hitzez hitz kopiatu daitezke, osorik zein zatika, edozein medio erabiliz eta edozein helburu lortzeko,
ohar hau mantentzen, dirurik irabazi gabe eta jatorria aipatzen den bitartean. MusikHerria ez da hemen
argitaratutako edukien erantzule egiten, erdiko zutabekoak izan ezik. Informazioa egiazkoa dela eta erreprodukzio
eskubideak errespetatzen direla egiaztatzearen ardura guztia albistearen egileari dagokio. Albistearen egileak hemen
materiala argitaratzerakoan, berau era librean zabaltzeko baimena ematen du.