goiburua
Taldea

Garagardo Gura
Gasteiz
Garagardo Gura
Ska-reggae eta fusioa Gasteiztik.




Garagardo Gurako gaur egungo kideak telefono-kabinak konpontzen ezagutu ziren tailer klandestino baten. Haien artean zenbait harreman sortu ondoren, zenbait asanblada burutzen dituzte, proiektu musikoabstraktu bat sortzea erabakiz ta helburu argi bat markatuz: merkatu asiar-rumberoa menperatzea. Horretarako, eta eztabaida gogor batzuk izan ondoren, elektroasiar musika herrikoiak markatzen dien bidea hartzea erabakitzen dute. Dantzari bitxiekin, tigrekin eta performance ikaragarriekin, Garagardo Gura taldeak laster hartzen ditu menpean Txinako Liaoning, Xinjiang, Hubei eta Qinghai probintziak. Hala ere, Heilongjiang, Barru Mongolia eta Yunnan probintzietan txistuka eta erasoka egiten diete harrera, beren estiloa garaikidegia izanda.

Gertakari garratz hauen ostean (eta zenbait intoxikazio eta gero, egoera zalatzgarrian zegoen txakur-haragi gehiegi jan ondoren), taldeak bere geroa planteatzen du eta beste estilo batzuetara jotzea erabakitzen du. Horrela, harri-orri-ar 6 partida osagarriki jarraiaetan, ska eta reggae estiloak atera ziren garaile. Bestalde, harrien arteko zerbait berdinketa eta paperaren nagusitasun-moralak taldea estilo bakar batekin ez ixtera eramaten du, rockaren, funkyaren, musika latinoen eta hardcorearen eraginak bere musikan nabarituz, baita metalarenak ere.

HOLAKOA DA ASIAR MUSIKA ELEKTROHERRIKOIA, HOLAKOA DA GG

menua_azpia menua_azpia

Licencia de Creative Commons Copyright © 2005-2010 MusikHerria :: Publikazio hau copyleft lizentzia honen pean argitaratzen da. Beraz, bere edukiak zabaldu, aipatu eta hitzez hitz kopiatu daitezke, osorik zein zatika, edozein medio erabiliz eta edozein helburu lortzeko, ohar hau mantentzen, dirurik irabazi gabe eta jatorria aipatzen den bitartean. MusikHerria ez da hemen argitaratutako edukien erantzule egiten, erdiko zutabekoak izan ezik. Informazioa egiazkoa dela eta erreprodukzio eskubideak errespetatzen direla egiaztatzearen ardura guztia albistearen egileari dagokio. Albistearen egileak hemen materiala argitaratzerakoan, berau era librean zabaltzeko baimena ematen du.