goiburua
bereziak banner

bereziak banner irudia irudia banner

Bideoak
9/10 - 22:30
Elorrio: Gaztetxea
Anger
9/11 - 22:00
Ugao: Jaiak
Itziarren Semeak + Bilbomatiks
9/17 - 22:00
Zaramaga (Gasteiz): Jaiak
Siroka
9/18 - 22:00
Bermeo: Txosnak
Siroka + Feos Pero Majos
9/18 - 22:00
Gasteiz: Zaramagako jaiak
Itziarren Semeak
9/24 - 22:00
Aulesti: Plaza (jaiak)
Siroka + Betagarri + Esne beltza
9/25 - 22:00
Trapaga:
Itziarren Semeak
10/09 - 22:00
Erromo: Itzubaltzeta Gaztetxea
Itziarren Semeak
10/09 - 22:00
Durango: Txosnak
Anger
10/16 - 18:00
Gernika:
Siroka
Agenda

MusikHerria herri disketxean parte hartzeko gutxienekoak:

  • Proiektu herritarra izanik, bertan parte hartuko duten guztiek inplikazio zuzena eduki beharko dute.
  • Disketxea herri mugimenduko beste eragile bat izanik, nahitaezkoa da partaideen inplikazioa herri mugimenduan.
  • Disketxeak bitartekoak soilik jarriko ditu mahai gainean, ez du ezer ordainduko.
  • Copyleft edo anticopyright-aren aldeko hautua egiten denez, era zuzenean propietate intelektualaren kudeaketa egiten dutenekin (SGAE, SACEM...) ez du zerikusirik izango. Musika interneten eskegiko da, baina taldeak beste euskarri fisikoak erabili ahal izango ditu nahi izanez gero.
  • Talde zein disketxe bezala egiten diren gestio eta lanetan gardentasuna mantenduko da.
  • Akordio guztiak ahozkoak izango dira, eta konfiantza osoa egongo da bai taldean, bai proiektuan. Ezer egin baino lehen, kontrastatu behar da. Desadostasunak eta gaizkiulertuak egon daitezke; beti ere, modu onean, noski.
  • Proiektu honetan ez dira onartzen homofobikoak, faxistak, sexistak edo matxistak izan daitezken taldeak.

Herri/gazte proiektu batean parte hartzea proiektu horren parte izatea da:

  • Proiektu honetan musika taldeak dira disketxea aurrera eramaten dutenak. Beraz, taldeen partehartze zuzena funtsezko da eta baita, noski, proiektuaren planteamendu eta ideiak konpartitzea.
  • Disketxearen funtzionamendua asanblearioa da. Bestalde, ardura ezberdinak daude eta gauzak antolatzeko eta prestatzeko lan talde ezberdinak daude.
  • Funtzionamendua eta partehartzea:
    • Posta-zerrenda: egunerokotasunik ez galtzeko, internet bidezko komunikazioa. Honen bidez, abisu eta deiak helarazten zaizkie taldeei, proposamenak egin daitezke...
    • Herrialdeko asanbladak: herrialde bakoitzeko taldeetako pertsona bat minimo. Maiztasuna: hilabetean behin gutxi gorabehera. Asanblada hauetan parte hartu behar da eta ezin izanez gero, abisatu egin behar da eta gero informazioa eskatu (interes minimo bat egon behar du taldeen aldetik).
    • Lan taldeak: komunikazioa, jabego intelektuala, koordinazioa, web orria, diruzaintza, baliabideak...

Proiektuaren parte izateko funtsezkoa da ondoko oinarrizko dokumentuak taldekideen artean irakurri eta eztabaidatzea, egon daitezken zalantzak galdetzea, eta konpartitzen bada, egon daiteken lana eta partehartzeak suposatu dezakeena asumitzea. Azken finean kolektibo baten parte izango zaretenez, kolektibo horretan inplikazioa eskatzen da.

  • Aurkezpena: Disketxearen sorrera, izaera, helburuak, filosofia, lan banaketa eta zereginak azaltzen dituen txostena. [SXW] [PDF] [DOC]
  • Musika eztabaida: Musikaren fenomenoa eta honek eraikuntza sozialerako izan dezakeen izaera azaltzen duen txostena. [SXW] [PDF] [DOC]
Oinarrizko dokumentu hauek irakurri ostean, eztabaidatu eta zalantzak argitu. Honen ondoren, disketxean parte hartu nahi duenak dei dezala ondoko telefono honetara eta geratuko gara egunen batean proiektuari eta eskatzen denari buruz hitz egiteko proiektu honetan gertutasuna, harreman pertsonalak eta konfidantza lantzea ezinbestekoak baitira:

[0034] 695 199 619 (MusikHerria)

Animo eta parte hartu!
Mundua iraul dezagun... musikaz ere!

menua_azpia menua_azpia

Licencia de Creative Commons Copyright © 2005-2010 MusikHerria :: Publikazio hau copyleft lizentzia honen pean argitaratzen da. Beraz, bere edukiak zabaldu, aipatu eta hitzez hitz kopiatu daitezke, osorik zein zatika, edozein medio erabiliz eta edozein helburu lortzeko, ohar hau mantentzen, dirurik irabazi gabe eta jatorria aipatzen den bitartean. MusikHerria ez da hemen argitaratutako edukien erantzule egiten, erdiko zutabekoak izan ezik. Informazioa egiazkoa dela eta erreprodukzio eskubideak errespetatzen direla egiaztatzearen ardura guztia albistearen egileari dagokio. Albistearen egileak hemen materiala argitaratzerakoan, berau era librean zabaltzeko baimena ematen du.