MusikHerrian musika eta herria da batzen gaituena

Herri disketxearen izaera eta helburuak: Disketxe bat baino gehiago!

Proiektuaren filosofia: azalpena

Hurrengo urteetako bidea

Zer da?

Egitasmo herritar eta kulturala da musika sorkuntza, produkzio, ediziorako eta zabalpenerako.

MusikHerria musikari eta musikazalez osatutako proiektua da laguntza kolektiboa bultzatu nahi duena. Honen helburua musika egiten dugunoi eta musika gustatzen zaigunoi baliabideak modu errazean hurbiltzea da. Musika egiteko, produzitzeko eta kontsumitzeko gaur egun dagoen eredu komertzialetik urrundu nahi du, beste eredu herritarrago batera hurbiltzeko, garai berriotara egokituz.

Gazteria gara musika egiten eta erabiltzen duen jendartearen zati handi bat. Gazteak gara proiektu hau sortu eta aurrera eramaten dugunak, nahiz eta adin mugarik ez eduki.

Gazteok, berritzaileak izango gara ere proiektu honetan.

Hau dena Markinan egin ziren Gazte Mugi! topaketetan musikaren inguruko hausnarketa ezberdinetatik sortu zen. Egungo egoerari buruz hitz egiteaz gain, alternatiba berrien inguruan hitz egin genuen han, eta bertan hausnarketa egiten jarraitzeko, jende gehiago parte hartzeko eta zabaltzeko deialdi berri bat egin genuen, helburua: alternatiba bat martxan jartzea: herri disketxe berri bat.

Jarraian egin ziren bilkuretatik atera ziren hausnarketak zabaltzeko eta jendearen parte hartzea errazteko probisionala izango zen web gune bat (Herri Disketxeruntz) zabaldu genuen. Bertan MusikHerriaren sorrera prozesuko bilkuren aktak, eztabaidak, dokumentu ezberdinak eta copyleftaren inguruko informazio orokorra aurki daitezke.

Hau da hausnarketa haietan ikusi zen egoera orokorra:

gero ta giro komertzialago batean dago murgilduta musikaren panorama.

gero ta zailtasun handiagoak daude diskoetxe arruntetik disko edo talde berriak ateratzeko.

askotan balore gabeko profesionalizazio batera joaten ari da musika panoraman dauden taldeak.

musika mundua arrunta, komertziala, ustela da. Guztia diruaren arabera mugitzen da.

Euskal Herrian ez da mugitzen eremu berdinetan, baina askotan hemen ere horrelako gauzak daude eta nagusitzen ari da.

haien merkatuan produktu bat da musika, beraz, musikaria bera ere produktu bat baino ez da. Dirua ez baduzu ematen, ez duzu lekurik merkatuan. Banaketak egiteko gauza berdina, dirua hemendik, dirua handik, gehiena gainera musikariak ere ez direnen poltsikoetara joateko.

SGAE, SACEM edo antzeko elkarteek, guretzat atzerritarrak izateaz gain, ez diote lekurik uzten inori. Dinosaurio pulpis-eurix da, leku guztietara heltzen dira bere eskuak dirua eskuratzeko kulturaren pribatizazioarekin, bakar batzuen mesedetan.

musika mundua negozio bat besterik ez da gehienetan, baina badago jendea beste modu ezberdinetan pentsatzen dugunok eta dutenak.

musika munduan emakumeen parte hartzea eskasa da, emakumeen parte hartzea ezinbestekoa da mundu honetan.

seguruenik beste gauza asko geratzen da esateko

GUK MODU ALTERNATIBO HORRETAN SAKONDU NAHI DUGU. EZ GARA LEHENAK, EZ DUGU EZER BERRIRIK ASMATU, BAINA BESTE SAIAKERA BAT GARA. EMAN NAHI DIOGU AUKERA SAIAKERA BERRI HONI. DENBORAK ETA MUSIKA TALDEEK BALORATUKO DUTE.

Honekin guztiarekin ez dugu gaitzetsi gura 70. hamarkadaren bukaeratik hona euskal musikan eragin duen jende askoren lana, ezertxo ere ez zegoenean lortu zenak balio handia izan baitzuen.

Herri disketxearen izaera eta helburuak: Disketxe bat baino gehiago!

1) guk geuk egin… autogestioa oinarrian

Gaur egun guztia merkantzia bihurtzen ari da. Eredu pribatua, komertziala, indibidualista eta atzerakoi honi aurre egiteko modu asko egon daitezke. Musika mundutik beste bide bat margotu nahi dugu.

Proiektu honen ideia nagusiak, honakoak dira: ideiak eta indarrak biltzea, errekurtsoak komunean jartzea, ezagutza eta sorkuntza konpartitzea, egiten dugunari balio soziala ematea eta lan kolektiboa bultzatzea. Horrela, guztion laguntzaz bakoitzak ikasi behar du bere gauzak egiten, bakoitza bere buruaren jabe izanez, ikasiz eta besteak lagunduz ere bai. Guztion errekurtsoak elkarri utziz, bakoitzak berea autogestionatzen ikas dezala.

2) izaera / definizioa

Musikara mugatuko den proiektua.

Euskal Herriko proiektua.

Euskalduna: Euskal kultura eta bereziki euskal musika bultzatuko du.

Emakumeen papera musika munduan bultzatuko da.

Musika estilo desberdinak bultzatuko ditu.

Copyleft-aren aldeko apustua egiten du.

Autogestionatutako proiektua eta autogestioaren aldekoa.

Musika taldeak, proiektuan, subjektu aktibo dira.

Ez da enpresa bat, eragile sozial bat baizik, herri mugimendu eta gazte mugimenduaren beste eragile bat.

Musika munduko beste eragileekin erlazio zuzena edukiko du.

3) disketxearen helburu nagusiak

Musika egiteko eta ekoizteko bitartekoak mahai gainean jartzea.

Musika mota guztien zabalpena eta ekoizpena egitea.

Musikaren balore soziala indartzea.

Laguntza kolektiboa indartzea.

Musikari alternatiboen kolektiboa indartzea.

Euskarazko musika indartzea.

Euskal herrian egindako musika alternatiboa indartzea.

Ekoizpen alternatibo eta komunitarioak bultzatzea.

Guzti horri lotuta dagoen ekimenak bultzatzea.

Errekurtsoak komunean jarriaz, lana erraztea.

Disketxea ez da egongo taldeen gainetik. Helburua da erakustea taldeei nola atera ahal den aurrera era autogestionatuaz.

Musika mugimenduan eragitea.

Herri/gazte mugimenduko parte izanda, bertan era aktiboan eragitea.

Proiektuaren filosofia: azalpena

1) Sakontasunezko aldaketak ekarri nahi ditugu

Hasteko, zenbait kontzeptu aldatu nahi dugu. Ulertzeko zer planteatzen ari garen, geure buruak baina batez ere praktikan gaur egun ezagutzen ditugun kontzeptuak aldatu behar ditugu.

HAU EZ DA IZANGO GAUR EGUN EZAGUTZEN DITUGUN DISKETXEAK BEZALAKOA, FUTZIONAMENDU ETA HELBURUETAN ZORROTZAK IZAN NAHI DUGU. ETA EREDU BERRI BAT MARTXAN JARRI NAHI DUGU. ZEOZER BERRIA ASMATZERA GOAZ. IKUSIKO DUGU ZELAN ATERATZEN ZAIGUN.

a) alternatiba herritarra izan nahi dugu

Proiektu honek ez du ikusten bere burua beste diskoetxe arrunt bat bezala. GUK EREDU ALTERNATIBO BEZALA EGON DIREN ETA DAUDEN BESTE HAINBAT SAIAKERAREN BIDEAN KOKATZEN DITUGU GEURE BURUAK. Horrela izanda, mugimendu herritarrekin identifikatzen gara eta musika herri mugimenduak daukan beste tresna bat bezala ikusten dugu. Beraz, alternatiba herritarra izan nahi dugu (beste batzuk dauden bezala).

b) kontzeptuen aldaketa proposatzen dugu

MUSIKA

Musikaz bizitzea VS. Musika gozatzea

Musika dirua ateratzeko erabiltzea VS. Musika gozatzeko, ondo pasatzeko eta egizartean eragiteko erabiltzea

Musika elitista izatea VS. Musika herritara eta eskuragarria izatea

Musikaren eskubide pribatizazioa: Copyright VS. Musika kolektiboa eta komunitarioa: Copyleft eta anticopyright

Musikari profesionalak VS. Musikari profesional herritarrak

Musika doktrinatzeko VS. Musika egoera kritikatzeko, kontzientzia hartzeko, zalantzak sortzeko…

DISKOETXEA

Diskoetxearekin harremanak edukitzea lanak ateratzeko VS. Diskoetxe herritarraren parte izatea eta parte hartze aktiboa edukitzea

Diskoetxeak eramatea zure lanaren parte bat: banaketa, promozioaeta dirua VS. Proiektuari aportazio xumeak egitea eta bakoitzak eramatea berea

TALDEA

Bere proiektu musikala egitea VS. Bere proiektu musikala egiteaz aparte, proiektu kolektibo eta zabalago batean sartzea

Bere gauzez arduratzea VS. Ikuspegi zabal batetik proiektu batean parte hartzea

Moral bikoitza izatea (nik gaztetatik pirateatu dut, baina orain zuk az pirateatu nirea) VS. Garai berriak eta gazteen poltsikoen egoera aintzat hartzea (merezi duela uste baduzu eta dirua baduzu, ordaindu, baina dirurik ez baduzu kopiatu eta segi musikaz gozatzen)

EUSKARRIAK

Diskoetxeek eta industriak ezartzen dituzten formatuak erabiltzea VS. Diskoetxeak eskaintzea eta entzuleak aukeratzea (CD, ogg, mp3, Internet…)

2) Filosofia orokorra

a) guztiak parte, euskal izaera kooperatibista: auzolana

oso garrantzitsua da hau barneratzea proiektu honetan sartzen denean: ez gara planteatzen ari bestelako diskoetxeekin ezagutu dezakegun harremana, bestelako harremanak baizik.

diskoetxe honetan planteatzen duguna a ez da gurekin disko bat ateratzea edo diskoetxeak talde bati disko bat ateratzea, baizik eta PROIEKTUAN PARTE IZATEA.

proiektu honetan parte hartzeaN harreman bereziak planteatzen DITUGU. Ez da zure lana aterako dugu guk baizik eta gure proiektuarekin elkarrekin aurrera egingo dugu.

hartu eta eman kolektiboa planteatzen ari gara. Harremanak (hartu-eman).

proiektu honetan gauza asko erraztu daiteke baina beharrezkoa da GUZTION PARTE HARTZEA.

beraz, ulertu behar da hau ez dela aterako aurrera bakarrik eta diru askorekin, HAU AURRERA ATERAKO DUGU DIRU PIXKA BATEKIN BAINA GUZTION EKARPENEKIN (PERTSONAK, DENBORA, IDEIA SORTZAILEAK, TEKNOLOGIAK,).

erraz ulertzeko, HARREMAN KOOPERATIBOA planteatzen ari gara, ZUK EMATEN DUZU ETA ZUK JASO ERE EGITEN DUZU.

horrek ez du esan nahi legalki kooperatiba bat izango garela, barne filosofiaz eta barne funtzionamenduaz hitz egiten ari gara.

b) aspektu legalak

legalki aritzeko elkarte kultural bat sortzea erabaki dugu.

musika zabaltzeko eta jabegoa ulertzeko ereduak aldatzen ari diren heinean, musikariok ere aldaketa hauen parte izan behar dugu. Bi aukera aurreikusten dugu jabego intelektualaren ildotik. 1) copyleft, eta 2) anti-copyright

COPYLEFT aren kasuan CREATIVE COMMONSean eskaintzen diren lizentziak hautatu ditugu.

beste alde batetik egongo zen ANTI COPYRIGHT aren aukera. Honetarako jakingo duzuenez ez da ezer inongo motatako lizentziarik.

3) Disketxean parte hartzeko gutxieneko batzuk eskatuko dira:

Proiektu herritarra izanda, bertan parte hartuko duten guztiek inplikazio zuzena eduki beharko dute proiektuan.

Disketxea, herri mugimenduko beste eragile bat izanda, partaideen inplikazioa herri mugimenduan nahitaezkoa da.

Disketxeak ez du ezer ordainduko, bitartekoak jarriko ditu mahai gainean, besterik ez.

Copyleft-aren aldeko hautua egiten da. Beraz, era zuzenean, propietate intelektualaren kudeaketa egiten dutenekin (SGAE, SACEM…) ez du zerikusirik edukiko. Musika interneten eskegiko da baina gero, taldeak beste soporte fisikoa erabili ahal izango du nahi izanez gero.

Gardentasuna mantenduko da kudeaketan zein egiten diren lanetan.

Akordio guztiak ahozkoak izango dira, eta konfiantza osoa egongo da bai taldean, bai proiektuan. Zeozer egin baino lehen kontrastatu behar da. Egon daitezkeen desadostasunak eta gaizkiulertuak modu adiskidetsuan bideratuko dira.

Ez dira onartzen proiektu honetan homofoboak, faxistak, sexistak edo matxistak izan daitezken taldeak.

Hurrengo urteetako bidea

Sorkuntza kulturalaren inguruko eztabaida sorkuntza kulturala orokorrean, eta musika sorkuntza konkretuki- oso handia eta sakona izan behar da. Ezinezkoa da egun batean osoa ematea.

Hurrengo lerrotan hurrengo urteetan landuko ditugun lehentasunezko eragiteko eremuak eta gaiak aurkezten dira.

1) musikaren balio soziala >> musikaren espazioen berindarpena, berreskurapena eta dibertsifikazioa >> kalea eta gaztetxeak

2) partehartze kolektibo eta parekidea >> emakumeen partehartzea

3) kultur jabego pribatua >> copyright kuestionatu >> copyleft / anti-copyright