ZUHAITZ ERRASTI
Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Preso politikoa


“Duintasunaren itzala” abestiaren letra 2007ko irailean idatzi zuen Zuhaitz Errastik Frantziar Estatuko Moulins Yzeure espetxetik. Abestian landutako hitzak, iluntasunari apologia dira.

DUINTASUNAREN ITZALA
Argitasuna bahitua dugunean
iluntasunera kondenatzen gaituzte,
zapalkuntzaren gordintasunarekin
begiak itxiko ditugulakoan.

Begiak estali nahi badizkigute
itxi nahi ez ditugulako izango da.
Iluntasuna aukeratzen dugu
duintasunaren itzala denean.

Hortzak estutu ukabilak altxatzean. Etorkizuna gure ukabiletan da.

Iluntasunaren bakardade hotzean
zuekin sentitzen gara babestuak.
Isolamendu politikoaren aurrean
herria da iluntasunaren argia.

Ateak giltzaz itxi dizkigutenean
borrokaz irekiko ditugu bideak.
Zapalkuntza iluna garaitze bidean
borroka da iluntasunaren argia.

Hortzak estutu ukabilak altxatzean. Etorkizuna gure ukabiletan da.

Begiak irekita jarraituko dugu
suzko izarren dizdirak maiteminduta,
dagokigun argitasunaren bidean
iluntasunaren argia sentitzen.

Boteretsuak zaretela uste duzue
iluntasuna ilundu dezakezuelako.
Berriz ere ahaztu zaizue ordea
guk dugula iluntasunaren argia.

Hortzak estutu ukabilak altxatzean. Etorkizuna gure ukabiletan da.
Ezin izan dute, ezin izango dute.
Duintasun dizdirak birizik dirau.

[atzera]