|
”Dena
emango nuke” abestiaren letra 2003ko Ataramiñe
liburuan argitaratu zen. Naiara Mallabiak bere nebari eskainitako
maitasun kanta da, biak batera atxilotu zituzten egunean
oinarritua; baina era berean borrokarako deiadarra ere
bada.
DENA EMANGO NUKE Eguzkia
irtetzen ikusi ez genuen goiz hartan errealitateak kolpez
esnatu gintuen eta gure ametsak eraman.
Indarrez
banandu gintuzten, ezin ezer esanda, gurutzatuz gure
begirada, gurutzatuz gure begirada ezin ezer esanda.
Infernura
eraman gintuzten, euskal infernura, torturatzaileak oihukatzen
du nire barnea zulatuz eta euskara pozoinduz.
Bost
egunetan ikusiko ginela esan nizun, egutegitik kendu zituzten eta
ez daude inon idatziak, hemen daude gurekin kartzeleratuak.
Orain
ez zaude nire alboan, ez nauzu entzuten, ez zaitut hitz
egiten, ez nauzu ikusten, ez zaitut sentitzen, infernua eta
gero banatu gaituzte.
Infernutik
atera daiteke zerua ukitu barik beldurrak ezagutu eta
gero gainditzen diren moduan.
Torturatzailea
ez da ahazten infernua ahazten ez den bezala orain
kartzelaratuak izarrekin ihes egiten dugu eguzkia irtetzea
itxaron gabe egun horretan traizionatu gintuena.
Iluntasunean
lapurtu nahi ziguten argitasuna bizi da, zalantza barik egiten
dugu irribarre, gaur ilun dagoelako baina bihar argituko
du.
Eta
bilatzen bagaituzte ez gaituzte aurkituko, eguzkiak traizionatu
zigulako baina izarrek ez dute egingo.
Zugatik
dena emango nuke, maite zaitut!
[atzera]
|