MAITE PEDROSA
Ugao (Bizkaia)

Preso politikoa


”Eredu. Argi” abestiaren letra Gaizka Gaztelumendi eta Joxemi Bustinzaren#erailketaren aurtengo urteurrenerako Almeriako espetxetik idatzitako poemari dagokio. Gaizka eta Joxemi Bilboko Amistad kalean erail zituen Guardia Zibilak 1997an.

EREDU. ARGI
Udazkeneko giro gorrian
hustutako irrintzi bi
entzumenetik barneratuek
bihotz taupadari adi.

Bide luzeko ibilaldian
jarraizazue egiten argi.

Atsekabeko indar bikoitza
lepoan hartu eta segi,
zuen hutsune izkutu hori
nola bizi dugun haundi.

Bide luzeko ibilaldian
jarraizazue egiten argi.

[atzera]