JOSEBA SARRIONANDIA
Iurreta (Bizkaia)

Iheslari politikoa


1985eko San Fermin egunean Iñaki Pikabearekin batera ihes egitea lortu zuen, Martuteneko espetxe barruan Imanol kantariak emandako kontzertu baten aukera baliatuz, bozgorailu batean ostenduta.

Sustraiak han dituenak” abestiaren letra 1987an “Marinel Zaharrak” (Elkar) liburuan argitaratua izan zen, 1978 eta 1980 urteen artean idatzitako poemen bilduma.

Geografia” abestiaren letra sasian idatzia eta 1999an “Hau da ene ondasun guzia” (Txalaparta eta Esan Ozenki) CD-liburuan argitaratua izan zen. Abestiaren bukaeran Sarrionandia beraren ahotsa entzun daiteke poema errezitatzen.

SUSTRAIAK HAN DITUENAK
Nekez uzten du bere lurra zuhaitzak
ez bada abaildu eta oholetan.

Ez du niniak begia uzten
ez bada erroi edo arrubioen mokoetan.

Nekez uzten du gezalak itsasoa,
ez hareharriak basamortua.

Ez du liliak udaberria uzten,
ez elurrak txuritasuna.

Bere sorterria nekez uzten du,
sustraiak han dituenak.

GEOGRAFIA
Batzu sorlekutik hurrin hiltzen dira
derrigorrez.

Ataut batzu sehasketatik hurruti
behar dira jarri.

Gu ez gara Igorretan hilgo,
hareatzan eroriko gara
gerlan jaurtiriko gezia lez.

Selban hobiratuko gaituzte,
lehengusu eta lagunen
gutunez estalirik.

Haizeak gure errautsak eramanen ditu,
beste hizkuntzaz
mintzo diren ezpainetaraino.

Gure aitaren etxeak zutik iraunen du
gu gabe.

[atzera]