|
“Pausoak”
abestiaren letra sasian idatzi zuen Harriet Agirrek. Ataramiñe
saileko liburu batetan argitaratu zen.
PAUSOAK Pauso
bat, pauso bi, altxa, erori, altxa.
Bizitza honetan milaka
pauso eman arren, denak berdin neurtzen ez dutela
badakit. Badaude pauso handiak, badaude pauso
txikiak, baina inportanteenak norabidea aldatzen dutenak
direla konturatu nintzen, horretan bideari ekin, eta
abiadura bizian nijoa heriotzeraino.
Bide honetan pauso
grixak aurkitu ditut, laztan eta muxuak ere, mendia, ura
eta asfaltoa.
Noizbait harresi artean emango ditut
pausoak, hauek ere norabide bat dutela
badakit, askatasunerantz eman beharrekoak.
Baina
inportanteenak norabidea aldatzen dutenak direla konturatu
nintzen, horretan bideari ekin, eta abiadura bizian nijoa
heriotzeraino.
Pauso bat, pauso bi, altxa, erori,
altxa.
Agian bidean eroriko naiz, baina nire zapatilak
beste batek jantziko dituen ziurtasunarekin beldurrik noa
aurrera. Pauso xume hauek, herriaren taupadak direla
dakigunok, ez dugu ibiltzeari uko egingo, sasi, espetxe,
nahiz izarretan bagaude.
[atzera]
|