HAIMAR ALTUNA
Lizartza (Gipuzkoa)

Preso politikoa


“Irriak behar ditu” abestiaren letra 2007ko apirilean idatzi zuen Haimar Altunak Frantziako Meaux-Chauconin-Neufmontiers espetxean.

IRRIAK BEHAR DITU
Eguneroko bederatzi metro karratu hauetan
tinko ta segi aurrera,
asteroko mintzalekuen zain
itxaropen ekiloreak zarete,
gure izaeraren islada.
Kartzeleroak ditugu
erabat situ ta zakur
ezin ulertuz, atakak, zerrailak…
duintasun eta maitasunak
garaitzen dituela.

Euskal Herriak irriak behar ditu,
Ekiñe, Haizea ta Inhar en bizi poza.
Guraso presoak behar ditugu
Maitane, Haitz eta Izarren amets goxoa.

Gauero ziega ilunaren samiña
sehaskaren xamurrean
gure besoez kulunka eziña,
ilargiaren dizdira apurrek
sorturiko herrimina
ezina ekinez egina!
Euskal kimuok
zuentzat borrokaren ahalegina,
gu iraultzaileon
askatasun grina!

Euskal Herriak Irriak behar ditu,
Ekiñe, Haizea ta Inhar en bizi poza.
Guraso presoak behar ditugu
Maitane, Haitz eta Izarren amets goxoa.

[atzera]