|
”...ikusiko
dugu elkar” abestiaren letra 2004ko ekainaren 25ean idatzi
zuen Gari Arruartek Alcalá Mecon. 2003ko abenduan hartu
zuen preso gazte hernaniarra Espainiako Poliziak.
...IKUSIKO
DUGU ELKAR Utzidazu sinesten betirako
dela, rekuentoaren burni dantzak bananduko ez
gaituela. Utzidazu sinesten ez ditudala alferrik galdu
malkoak eta borroka ederra dela, elkarrekin ospatuko
dugula, muxuak alokatzen direla hilean behin bederen, hala
den, ba ote den.
Esaidazu
ukabilak airean direla, ikusi uste zenuena naizen, aldatu ote
naizen, esnatu ote naizen, ala ametsa den, sakabanatu ote
garen. Esaidazu ez dela azkena, azken muxuaren
eztena, amildu ote den garai batean zena, maite al nauzu,
laztana!
Ilusioa
papelinetan saltzen ari direla erran didate, adiskide! Harriak
ez direla txakurrentzako, garestiegiak direlako. Gure
aitaren etxeak zutik dirauela... enkantean; eta
duintasunak ihes egin duela bart arratsean. Iraultzaile
erradikalek Che-ren pegatak jartzen omen dituzte Audi-aren
atzealdean "Harrapazak, Ernesto!" Eta gure
argazkiak zigarreten ketan lusotzen direla zurito zaporeko
garai zaharren omenetan.
Guk
mundua aldatzea lortzen ez badugu ere munduak gu alda ez
gaitzan borrokan ikusiko dugu elkar.
Arrazoiak
zentzua hartzen duen lubakietan non hitzak izanen diren bala.
[atzera]
|