FERNAN ELEJALDE
Donostia (Gipuzkoa)

Preso politikoa


”Panphtikom” abestiaren letra Fernan Elejaldek eta Markel Ormazabalek Ocaña I espetxean elkarrekin idatzia izan zen 2007ko udaberrian.

PANOTHIKOM
Sua aurkitu nahiean
ene haitzan kataiaturik.
Xomorroak ene barruak karraskatzen,
non da Herkules?
Jainkoak ortzimugan.
Hautusteak zuhurtzia gailendu du.
Beti dago lekaioren bat.

Harkaitz itxiak, boterearen eraikin.
Porlanezko desertuan
damuezinen erretserbak.
Bentham urdinez, gizon urdina,
bidegabekeria arrazoi, giltza guztien jabe.
Agindu ergelen aparra,
ergelkeria ogibide?!

Panopthikom ene haitza da,
botereak badu jabea.
Zure lekua onetsi ezean
putreak zain.
Bere zeregina,
nere otzantasuna.
Eta zu artearen aurkibideetan
Jeremy Bentham madarikatua!

Harkaitz itxiak, boterearen eraikin.
Porlanezko desertuan
damuezinen erretserbak.
Bentham urdinez, gizon urdina,
bidegabekeria arrazoi, giltza guztien jabe.
Agindu ergelen aparra,
ergelkeria ogibide?!
Madarikatzen zaituztet!

Ez nazazu ahantz,
sua bilatzen darrait…
Harresiak egonagatik
zure alboan naukazu!
Jainkoak jausiko dira,
gu behean gaudelarik.
Orain eta betiko Bentham madarikatua!

[atzera]