DISKOA OSTEGUNETIK AURRERA
2007-XII-5

Fabrikan izandako azken momentuko arazoak direla-eta, diskoa abenduaren 6tik aurrera topatuko duzue Durangoko Azokan MusikHerria, Presoen Lagunak, Gaztesarea eta Xirikaren stand-etan. Barkatu eragozpenak!


ELKARREKIN ELKARTASUNA LANDU

2007-XI-25

Durangoko Azokan salgai jarriko dugun “Elkarrekin: errepresaliatuak eta musikariak” diskoa espetxeetara hel dadin, kanpaina bat jarri dugu martxan. Horrela, 10 euroren truke, diskoaren ale bat zuretzako izango da eta MusikHerriak bigarren ale bat espetxera bidaltzeko konpromisoa hartuko du.


WEBGUNEA PREST

2007-XI-19

Dagoeneko prest dago webgunea. Falta zen informazio guztia (errepresaliatu zein musikariei buruzkoa) jarri eta beste bi abesti eskegi ditugu diskoaren aurrerapen moduan. Bi abesti hauek Zein da Zein? musika taldeak eta Maite Pedrosa preso politikoak konposatutako “Eredu. Argi” eta Anger eta Zuhaitz Errastik osatutako “Duintasunaren itzala” dira. “Deskargak” atalean eskura ditzakezue.


DISKOA FABRIKAN

2007-XI-17

Diskoaren kopiak egiten dabiltza Iruñeko fabrikan. Laster, beraz, gure eskuetan izango ditugu.


AURRERAPEN ABESTIA DESKARGATZEKO

2007-XI-15

Diskoaren aurrerapen gisa, Gartzen musika talde arabarrak eta Harriet Agirre preso politiko donostiarrak konposatutako “Pausoak” abestia deskarga dezakezue “Deskargak” ataletik. Deskargatu, entzun eta zabaldu!


BILDUMARI BURUZKO WEBGUNEA

2007-XI-14

Durangoko Azokarako MusikHerriak kaleratu behar duen “Elkarrekin: errepresaliatuak eta musikariak” bildumari buruzko informazio guztia izan duzuen webgunetxo hau sortu dugu. Bertan topatuko dituzue taldeei buruzko datuak, bilduma eskuratzeko moduak eta diskoaren zenbait aurrerapen kantu deskargatzeko. Orain gauzaren batzuk falta diren arren, laster prest izatea espero dugu.