goiburua
bereziak banner

bereziak banner irudia banner

Bideoak
2/18 - 21:00
Zaldibar: ATZERATUTA!!!!
Solte
2/25 - 22:00
Uharte: Gazte Eguna
Marianitoz Blai + Skatu + Akatu+Puto Punki+Trikidantz
Agenda

Ostiralean agur esango du All Jazz Era taldeak Larrabetzun
2010-06-15
Datorren ostiralean, ekainak 18, gaueko 23:00etan Larrabetzuko gaztetxean Gorlizko All Jazz Era taldeak agur esango dio bere musika ibilbideari. [All Jazz Era] [info+]

9 urte elkarrekin eman eta gero azken kontzertua prestatzen dabil taldea. Lagunarteko agurra izatea espero dute, hainbeste momentu goxo gogora ekartzen dien Hori Bai gaztetxean, sorpresarik gabekoa, umila, baina alaia izatea espero dute, funk eta rock doinuz bustiko dute gaua.

Berezitasun moduan, herriko eskolako guraso elkarteak proposatuta, arratsaldeko 20:30etan ume eta gaztetxoei zuzendutako saio txiki bat egingo dute, gazteak musika eta gaztetxera hurbilduz.

menua_azpia menua_azpia

Licencia de Creative Commons Copyright © 2005-2011 MusikHerria :: Publikazio hau copyleft lizentzia honen pean argitaratzen da. Beraz, bere edukiak zabaldu, aipatu eta hitzez hitz kopiatu daitezke, osorik zein zatika, edozein medio erabiliz eta edozein helburu lortzeko, ohar hau mantentzen, dirurik irabazi gabe eta jatorria aipatzen den bitartean. MusikHerria ez da hemen argitaratutako edukien erantzule egiten, erdiko zutabekoak izan ezik. Informazioa egiazkoa dela eta erreprodukzio eskubideak errespetatzen direla egiaztatzearen ardura guztia albistearen egileari dagokio. Albistearen egileak hemen materiala argitaratzerakoan, berau era librean zabaltzeko baimena ematen du.