goiburua
bereziak banner

bereziak banner irudia banner

Bideoak
2/18 - 21:00
Zaldibar: ATZERATUTA!!!!
Solte
2/25 - 22:00
Uharte: Gazte Eguna
Marianitoz Blai + Skatu + Akatu+Puto Punki+Trikidantz
Agenda

MusikHerriak elkartasuna adierazi dio Des-Kontrol taldeari
2010-01-28
Urtarrilaren 22an Des-Kontrol taldeko kideek Barakaldon jasandako erasoa dela-eta elkartasuna adierazi die MusikHerriak taldekideei eta baita gai honen harira orain arte kaltetuak suertatutako eragile eta norbanako guztiei. [info+]

MusikHerriaren adierazpena:
Idatzi honen bitartez, pasa den urtarrilaren 22an Barakaldon izandako gertakarien inguruan lehenik eta behin gure elkartasuna adierazi nahi diogu Des-Kontrol taldeari.

Bigarrenik, onartezintzat jotzen ditugu tamaina honetako gertakari nahiz jarrerak, aurretik ere okerreko bidetik zihoan arazo baten muturreko egoerara iritsi baikara. Ez da lehenengo aldia gai berdinak Euskal Herria astintzen duela, baina oraingo honetan, aurrekoak gutxietsi gabe, urrutiegi iritsi da. MusikHerriaren izenean, orain arte kaltetuak izan diren herri mugimendu, jai batzorde, musika talde, erakunde nahiz norbanakoei gure babesa eta elkartasuna eskaini nahi diegu, eta bide batez, jarrera nahiz egoera onartezin hauen sortzaileei guzti honekin bukatzea exijitzen diegu, finean kaltetua Euskal Herria bera baita.

menua_azpia menua_azpia

Licencia de Creative Commons Copyright © 2005-2011 MusikHerria :: Publikazio hau copyleft lizentzia honen pean argitaratzen da. Beraz, bere edukiak zabaldu, aipatu eta hitzez hitz kopiatu daitezke, osorik zein zatika, edozein medio erabiliz eta edozein helburu lortzeko, ohar hau mantentzen, dirurik irabazi gabe eta jatorria aipatzen den bitartean. MusikHerria ez da hemen argitaratutako edukien erantzule egiten, erdiko zutabekoak izan ezik. Informazioa egiazkoa dela eta erreprodukzio eskubideak errespetatzen direla egiaztatzearen ardura guztia albistearen egileari dagokio. Albistearen egileak hemen materiala argitaratzerakoan, berau era librean zabaltzeko baimena ematen du.