


Zein da Zein?
Nerbioi ibaiaren ertzetik, musikaren bitartez, sistemak inposatutako maskarak kentzeko ahaleginetan elkartutako lau lagun osatzen dute Zein da Zein?. Erritmo astunak, rap, rock eta metalaren ildotik.
Duela urte batzuk, beste musikari batzuen laguntzaz ereindako hazia ureztatzen jarraitzen du taldeko abeslariak, oraingo honetan musikari berriz lagunduta.
Kostata baina, denbora luzez lokalean sartuta egon ondoren, beraien lehenengo uzta jasotzen duen CD bat argitaratuko dute Durangoko Azokarako.
"Zein da Zein?" (MH065)
Taldearen lehenengo disko hau, indarrez betetako 10 kantuz osatua dago. Rock, rap eta metal doinuez jorratutako 10 istorio, 10 bizipen, 10 oroitzapen biltzen ditu, errealitate gordina islatu eta salatzeko nahiaz, etsaiari maskara kentzeko asmoaz, baina beraiena ere kentzen duten bitartean, kantuz kantu, diskoz disko biluzten joateko asmoarekin...
Doinu metaleroak, aldizkako ahots bortitza, zenbait melodiarekin nahastuta eta rapeatutako parrafo indartsuak tartekatuz. Disko anitza, estilo ezberdinez osatua, musikarien gustuen aniztasuna nabarmenduz.

Copyright © 2005-2010 MusikHerria :: Publikazio hau copyleft
lizentzia honen pean argitaratzen da. Beraz, bere edukiak zabaldu,
aipatu eta hitzez hitz kopiatu daitezke, osorik zein zatika, edozein medio erabiliz eta edozein helburu lortzeko,
ohar hau mantentzen, dirurik irabazi gabe eta jatorria aipatzen den bitartean. MusikHerria ez da hemen
argitaratutako edukien erantzule egiten, erdiko zutabekoak izan ezik. Informazioa egiazkoa dela eta erreprodukzio
eskubideak errespetatzen direla egiaztatzearen ardura guztia albistearen egileari dagokio. Albistearen egileak hemen
materiala argitaratzerakoan, berau era librean zabaltzeko baimena ematen du.